Ostatuak behar duzu? ?

Caravanas Zubeldia Rent, Alegiako Udala eta UTT Erronkaren antolakuntzak korrikalarien eskura jarriko dute autokarabanen aparkaleku itxi bat, ostatu-moduan alokatzeko aukerarekin.
2 plazako kamperretatik (Fiat Ducato, Jumpy motakoak, etab.) hasi eta 7 plazako autokarabanetaraino, erosotasun guztiekin.

Aparkalekua helmugatik oinez 200 metrora egongo da, hiri-gunera oinezko sarbide zuzena duena, kiroldegiaren ondoan (🚾🚿🍵🍽️) eta hondakinak uzteko gunearekin. https://maps.app.goo.gl/xTSCoCpwivmv8kkSA

  • Kanperren Alokairua: 125€/egun 

  • Autokarabanen Alokairua:
    4 Plazak: 135€/egun
    5 Plazak: 148€/egun
    6 Plazak: 170€/egun
    7 Plazak: 195€/egun
  • Autokarabanen ereduak orientagarriak dira eta oso antzekoak; erabilgarritasunaren arabera aldatuko dira.

PLAZA MUGATUAK

ERRESERBAK

zubeldía@zubeldia-rent.com (copia a utterronka@gmail.com)

943 653 174 | 629 893 609 | 689 805 040

Zuek, kanper edo autokarabana propioarekin mugitzen zaretenoi, herriko poligonoetan (helmugatik 5 minutura oinez) espazio-erreserbak egiteko aukera eskainiko dizuegu.

Dudarik gabe, irteera herrian eta inguruan ostatu hartzeko aukerarik erosoena eta merkeena izango da.

Asteburuan zehar, gainera, inguruko herriak eta natura-guneak bisitatu ahal izango dituzue, eta ziur harrituko zaituztela.
Gaua igarotzea / egonaldia BETI DERRIGORREZ izango da espresuki gaitutako gunean, eta ibilgailuaren entrega eta itzulera Irurako Parking-ean egingo dira.
Antolakuntzak araudia betetzen dela kontrolatuko du.
Araudia ez betetzea zigargarria izango da.