Lasterketa araudia
UTT erronkako antolatzailea ORIA SPORT WEAR/UTTERRONKA enpresa izango da.
2025/09/13
Goizeko 6:00tan San Miguel plazatik
Irura (Gipuzkoa)
3.1 Ibilbide ofiziala
UTTERRONKA:
UTTERRONKA:
Lasterketak 77km eta 9200metroko desnibel metatua du(4600d+). Irteera eta helmuga Iruran
(Gipuzkoa) izango da, Tolosaldeako 8 herri zeharkatuko ditu eta 10 tontor igoko dira. Lekurik
esanguratsuenak:
Herriak: Irura, Berastegi, Elduaien,Gaztelu,Lizartza,Altzo,Alegia eta Albiztur
Tontorrak: Loatzo, Uzturre, Belabieta, Urdelar, San Lorenzo, Ipuliño, Larte, Otsabio, Intxurre eta Erniozabal
ERRELEBOAK:
Ibilbide berdina osatuko du bikoteak, lasterketa 2 zatitan banatuz.
Lehenengo zatia Irura-Lizartza artean izango da eta 7:30 orduko denbora muga izango du.
Lizartzara 13:30 baina lehen iritsi beharko du.
Bigarren zatia Lizartza-Irura artekoa izango da eta 7:30 orduko denbora muga izango du. 21:00ak
baina lehen iritsi beharko du Irurara. Lehenengo zatia egiten duenak, testigua eman ondoren ezingo
du jarraitu lasterketan, azken 300 metrotan izan ezik bikotearekin batera iristeko.
Helmugara iristeko denbora muga 15 ordukoa izango da.
Ibilbidearen lehenengo zatia egiten duenak, Lizartzara 13:30 baina lehen iritsi behar du erreleboa emateko. Ez bada iristen, bigarren parte-hartzaileak ordu muga maximoan irteera hartu ahal izango du baina ez du sailkapenerako balio.
Lehenengo zatia:
- Irura: 6:00
– Lizartza. 13:30 máx.
Bigarren zatia:
- Lizartza 13:30 max lasterketan- 15:30 asterketatik kanpo
- Irura: 21:00 max
3.2 Ibilbide aldaketak
Antolakuntza ahal den neurrian ibilbide eta ordutegia mantentzen saiatuko da. Hala ere, segurtasun, arrazoi meteorologiko edo beste edozein arrazoirengatik ordutegia edo ibilbidea aldatzeko aukera izango du.
Lasterketa antolatzeko eta beharrezko materiala zehazteko kontuan izango da eguraldiaren iragarpena eta horren arabera hartuko dira erabakiak.
Aldaketaren bat egonez gero, ahalik eta azkarren abisatuko zaie korrikalari guztiei eta lasterketan zehar izanez gero kontrol puntuetan eta/edo hornidura guneetan adieraziko zaie.
Lasterketa punturen batean gelditu beharra izan ezkero, sailkapena gelditze puntu horretako iritsiera ordenaren arabera edo aurreko kontrol-postuaren arabera emango da.
3.3 Seinalaztapena
Seinaleztapena probako kartel, banderatxo eta zintarekin egingo da. Ahal den neurrian markak distantzia erregular batean egongo dira banatuta, eta bisibilitate gutxi duten guneetan maiztasuna handiagoa izango da. Derrigorrezkoa da seinaleztatutako bidetik ez irtetea, ingurumenean ahalik eta kalte gutxien eragiteko.
Seinaleztatutako bidetik irtetzen den parte-hartzaile oro ez da ANTOLAKUNTZAren ardurapean egongo.
3.4 Igarotze kontrolak
Ibilbidean zehar hainbat igarotze kontrol izango dira eta derrigorrezkoa izango da puntu horietatik
pasatzea. Baita une oro dortsala eta txipa soinean eta ikusgai eramatea.
Dortsal bakoitzak txip bat izango du igarotze puntuetatik pasa dela ziurtatzeko.
Igarotze kontroletik pasa ezean, parte-hartzaileak ibilbide osoa ez duela egin ulertuko da eta kanporatua izan daiteke.

3.5 Kontrol puntuak eta ordutegi mugak
Erreleboak: helmuga zeharkatzeko gehienezko denbora 15 ordukoa izango da.

Ordutegi-muga hauek aldatu daitezke segurtasun arrazoiak direla medio.
Parte-hartzaileren bat denboraz kanpo iristen bada kontrol puntu batera ezin izango du lasterketan jarraitu eta helmugara garraiatuko du ANTOLAKUNTZAk. Bere kabuz ibilbidean jarraitzen badu, dortsala itzuli beharko du eta nahiz eta berau ez itzuli ANTOLAKUNTZAren erantzukizunetik kanpo geratuko da eta bere ardurapean egingo du ibilbidea.
3.6 Ordezko ibilbidea
Segurtasun eta eguraldi txar arrazoiengatik ibilbide aldaketa egin behar bada, antolakuntzak ordezko ibilbide bat izango du ez dena publikoa izango momentua iritsi arte.
4.1 Baldintza orokorrak
Lasterketan parte hartu ahal izateko 18 urteak beteak izan beharko dira probaren urtean. Izena ematean parte-hartzaileak araudia hau onartzen duela adierazten du.
Probaren izaera dela eta, ERAKUNDEAK federazio lizentzia izatea gomendatzen du. Hori jendaurrean jarriko da erabakia hartu arte.
4.2 Izen-ematea
1-Izen-ematea Martxoaren 1eko 20:00h-tatik, Uztailaren 31ko 20:00h-ak arte izango da.
2-Izen-ematearen prezioa:
- 80€ Ultra distantzia
- 40/40€ erreleboka
Maiatzaren 31ko 0:00h-tik aurrera, izen-emateen prezioa hurrengoa izango da:
- 90€ ultra distantzia
- 45/45€ a erreleboak
3- Dortsal kopurua:
- 200 dortsal ultra distantzian
- 50 dortsal erreleboka
Dortsalen kopurua izen-emateko epea amaitu baino lehen betetzen bada, itxaron zerrenda irekiko da eta zerrenda izen-emandakoen ordenaren arabera izango da.
Beste izen-emate baten dortsala erabilita parte hartzea erabat debekatuta dago, eta hori probaren eta hurrengo edizioen bazterketa-eragile izango da.
Ultra distantzia:
Absolutua emakumezkoak/gizonezkoak
Senior emakumezkoak/gizonezkoak
Beteranoak+45 emakumezkoak/gizonezkoak
Ultra distantzia:
1-) Absolutua: emakumezkoak/gizonezkoak
1 Postua: 300€+Txapela, garaikurra eta bertako produktuekin osatutako saski bat.
2 Postua: 200€+Garaikurra eta bertako produktuekin osatutako saski bat.
3 Postua: 100€+Garaikurra.
2-) Senior: emakumezkoak/gizonezkoak: 1, 2 y 3 Postua: Garaikurra
3-) Beterano +45: emakumezkoak/gizonezkoak: 1, 2 y 3 Postua: Garaikurra
4-) Finisher txalekoa emango zaie ezarritako denboran amaitzen duten korrikalari guztiei
ERRELEBO PROBA:
1 Postua: Txapela eta garaikurra
2 eta 3 : Garaikurra
Ataria Saria
1 Tolosaldeko emakumezkoak/gizonezkoak: 100€ + gehi produktu sorta bat Ataria
1 Tolsaldeko bikote erreleboka: 120€ + gehi produkto sorta bat Ataria
Berria saria
- Emakumezkoak/gizonezkoak: 150€ zozketa + gehi produktu-sorta
- Bikote erreleboka: 300€ Zozketa + gehi produktu-sorta
CrownSport pakatea
- Dmountain kamiseta
7.1 Dortsalen banaketa
12/09/25, 17:00 a 20:30h
Lasterketa egunean 5:00-5:45
Federatuek, federatu txartela eta N.A.N aurkeztu beharko dute dortsala jasotzeko garaian.
Parte-hartzaile bakoitzari korrikalari poltsa emango zaio, bertan dortsala eta txipa egongo direlarik. Era berean, antolakuntzako boluntarioak erabilera bakarreko identifikaziorako eskumuturrekoa jarriko dio. Derrigorrezkoa izango da probak irauten duen bitartean eskumuturreko hau erabiltzea, berau izango baita ANTOLAKUNTZAk eskainitako zerbitzuetarako sarbidea: Irteera puntua, kontsigna, hornidura guneak, erretiratuen garraioa, dutxak, …).
Parte hartza ile bakoitzak, norbere dortsala bakarrik hartu ahal izango du, ezingo da beste pertsonabaten dortsala jaso. Izena eman duen lasterkari batek ezin badu lasterketan parte hartu, beste pertsona batek jaso ahal izango dio bere korrikalari poltsa, aurrez bere N.A.N erakutsita. Kasu horretan, ez zaio emango ez dortsalik eta ez identifikazio eskumuturrekorik.
7.2 Kontsigna
Lasterketa egunean 4:45-5:45
Irteera/helmuga inguruan kontsigna-zerbitzua izango da. Erabili ahal izateko nahitaezkoa izango da dortsala eta eskumuturrekoarekin parte-hartzailea identifikatua egotea. Poltsan dagoen materiala ez da egiaztatuko, ondorioz ez da erreklamaziorik onartuko eta ez da gomendatzen baliozko ezer bertan uztea.
Derrigorrezko materiala:
- Oinetako egokiak
- Mahuka luzeko haize-babeseko jaka bat, txanoarekin, parte-hartzaile bakoitzari dagokion
neurrikoa.
- Neurri homologatuak dituen biziraupenerako tapaki termikoa (1,20 X 2,10 gutxienez).
- Ura gordetzeko edukiontzia, litrokoa gutxienez.
- Sakelako telefonoa bateria nahikoarekin.
EGURALDI TXARRA IZANEZ GERO:
- Zira iragazgaitza txapelarekin.
- Galtza edo malla luzeak (belauna tapatua eraman beharko da). Galtza pirata eta galtzerdi luzeak ere baliozkoak izango dira baldin eta hanka guztia estaltzen badute.
- Eskularruak.
- Kamiseta manga luze termikoa
MATERIAL GOMENDAGARRIA:Bastoiak (erabiliz gero, lasterketa osoan zehar eraman beharko dira gainean). GPS gailua
ADI! Antolakuntzak lasterketa bezperan zehaztuko du web orrialdean, sare sozialetan eta dortsala jasotzerako orduan zein izango den lasterketan eraman beharko den ezinbesteko materiala.
ADI! Korralitoa goizeko 5:45etan irekiko da eta irteera ordurako korrikalari denek kontrola igarota egon beharko dute. Korralitoan garaiz sartzea gomendatzen da irteera ordua ez baita atzeratuko.
9.1 Hornidura guneak

Hornidura guneen hasiera eta amaiera puntuak identifikatuak egongo dira.
Hornidura guneetan likidoa parte-hartzaileen edalontzietan emango da, ANTOLAKUNTZAk ez du inolako edalontzirik eskainiko.
Hornidura guneko arduradunak parte-hartzaileen laguntzaileei sarrera mugatu edo eragotzi diezaiekete gunearen kudeaketa errazteko.
Hornidura guneen muga erratz lana egiten ari diren pertsonak pasatzean izango da.
9.2 Kanpoko laguntza
Kanpoko laguntza hornidura guneetan bakarrik egongo da baimenduta, bertan egongo diren hasiera puntua eta amaiera puntuaren tartean bakarrik lagundu ahal izango da. Puntu hauetatik kanpo laguntzeak, parte-hartzailearen kaleratzea dakar.
Hornidura gune bakoitzean, zabor ontziak egongo dira, eta, DERRIGORREZKOA izango da zaborrak ontzira botatzea.
Zaborrak lasterketan zehar botatzea kanporatzeko arrazoia izan daiteke.
Laguntzaileak ezin izango du hornidura gune barnera sartu, baldin eta bertako arduradunak ez
badio uzten.
Era berean erbi lanak, parte-hartzaileari ibilbidean zehar laguntzea edota animaliekin lagunduta
joatea debekatua dago.
10.1 Lasterketa uztea
Lasterketa uztea erabakitzen duen parte-hartzaile oro gertuen duen “Lasterketa uzteko puntura”
joan beharko da eta irteera gunera gerturatuko zaio.
Lesio edo istripu kasuetan, parte-hartzailea oinez ezin bada “Lasterketa uzteko puntura” iritsi
salbamendu-zerbitzua martxan jarriko da. Larrialdi zenbaki bat egongo da kasu hauetarako dortsalean idatzita egongo dena (telefono zenbakia). Estaldura arazoak badaude 112 telefono zenbakira deitu beharko da.
Honelako egoeraren bat ikusten duen edozein parte-hartzailek bere laguntza eskaini beharko du
eta ahal duen neurrian antolakuntzari abisatu.
Gainerako kasuetan, proba uztea erabaki duen parte-hartzaileak proba ixten ari direnei adierazi
beharko die. Hauek txipa desaktibatuko diote eta helmugara edo gertuen dagoen “Lasterketa
uzteko puntura” lagunduko diote.
Osasun-zerbitzura jotzen duten parte-hartzaileak beraien balorazioaren esku geratzen dira eta
beraien erabakiak onartu beharko dituzte.
Osasun-zerbitzuek ondorengo erabakiak hartu ditzakete:
- - Lasterketa jarraitzeko gai ez den edozein parte-hartzaile kanporatzea (txipa desaktibatuz).
- - Arriskuan ikusten duten edozein parte-hartzaile ebakuatu egokien iruditzen zaien
baliabidearen bitartez. - - Edozein parte-hartzaile osasun-zentro batera eraman, haren egoerak egokiena hori dela
erakusten badu. Parte-hartzailea osasun-zentro batera eramanez gero, bera arduratuko da
itzuleraz.
Parte-hartzaileen itzulera antolatzeko
“Lasterketa uzteko puntu”etako arduradunek
izango dute eta ondorengo irizpideak izango dituzte kontutan:
- - “Lasterketa uzteko puntu”etatik kanpora proba bertan behera uzten duten eta lesionaturik ez
dauden parte-hartzaileek puntu
horietara joan beharko dute beren kabuz eta ahalik eta azkarren. - - 4x4 ibilgailuen bidez bakarrik irits daitekeen postuetan, salbamendu zerbitzua behar ez den kasuetan, “Lasterketa uzteko puntu” bakoitzeko arduradunak erabakiko du parte-hartzailearen itzulera-unea.
- Proba bertan behera utzi eta “Lasterketa uzteko puntu”-etara ez joatea erabaki duten parte-hartzaileak ez dira ANTOLAKUNTZAren ardurapean egongo
Parte-hartzaileak dortsala eta eskumuturreko gorde beharko ditu ANTOLAKUNTZAren zerbitzuak
erabili ahal izateko.
ANTOLAKUNTZAren eskumenetan izango da edozein parte-hartzaile
une baterako gelditzea edo lasterketa uztera behartzea. Kasu hauetan osasun eta segurtasun arrazoiak izango dira kontutan.
10.2 Lasterketa uzteko puntuak
Berastegi | Elduaien | Gaztelu | Lizartza | Altzo | Alegia | Albiztur
10.3 Road Book
ANTOLAKUNTZAk RaodBook bat prestatuko du parte-hartzaile eta laguntzaileentzako informazio baliagarriarekin, ala nola: Ibilbideari buruzko informazioa, profila, anoa guneak, ikusteko puntuak, eguneko programa…
Dokumentua email bidez bidaliko da izen-ematean adierazitako helbide elektronikora.
11.1 Sailkapenak
Lasterketan zehar hainbat puntutan parte-hartzaileen denborak erregistratuko dira txip bidez.
Informazio hau online eskuragarri izango da.
Lasterketako behin-behineko denborak lasterketa egunaren biharamunean eskuragarri izango dira
lasterketaren web orrian.
11.2 Erreklamazioak
Erreklamazioak emailez aurkeztu ahal izango dira sailkapenak argitatatu eta gehieneko 48 orduko epean. ANTOLAKUNTZAk bi hilabeteko epea izango du erreklamazioak aztertu eta erantzuna jakinarazteko.
Lasterketa, balio historiko eta natural handiko eremuetatik igarotzen da eta horregatik lasterketatik kanporatzeko arrazoia izan daiteke zaborren kudeaketa txarra.
Parte-hartzaileek sortzen duten zaborra helmugara eraman beharko dute edota dagokion zabor
ontzitan bota.
Parte-hartzaileek soinean daramaten eta hondakin bihur daitezkeen edozer gauza dortsal zenbakiarekin markatuta edukitzea derrigorrezkoa da, korralito sarreran zein edozein
kontrol-puntutan kontrolatuko delarik.
Arau hau ez errespetatzea parte-hartzailea kaleratzeko nahikoa arrazoi izango da.
13.1 Osasun zerbitzua
Antolakuntzak, lasterketaren segurtasun zerbitzuetarako, Amaur Anbulantzien laguntza izango du. Baliabide ezberdinak izango ditu lasterketan zehar:
- 1- 2 4x4 sanitarizatu bere hornidurarekin
- Oinarrizko bizi euskarridun anbulantzia
- Bizi euskarri aurreratudun anbulantzia
- Asistentzia sanitario aurreratuko postua
- Asistentzia sanitario aurreratuko postua
- Dron jarraipena
- SOS DEIAK ekin harreman zuzena Tetra estalduraren bidez
ANTOLAKUNTZAk, kirol-arriskuetarako eta erantzun zibileko asegurua egingo dio parte-hartzaile bakoitzari eta boluntarioei aldiz erantzun zibileko asegurua. Bai parte-hartzaileek zein boluntarioek, izena ematean ANTOLAKUNTZAri baimena ematen diete beren datu pertsonalak ibiltzeko aseguru-etxeekin polizak kontratatu ahal izateko.
13.2 Segurtasuna
Antolatzaileek, lasterketan aldaketak egiteko edota bertan behera uzteko eskubidea dute, betiere eguraldi edo segurtasun arrazoi batengatik eta lasterketa zuzendaritzaren adostasunarekin. Lasterketaren atzealdean joango diren pertsonak erratz-lana egingo dute eta partaide guztiak ibilbidetik igaro direla baieztatuko dute.
13.3 Laguntza ezbeharretan
Ezbehar kasuetan, parte-hartzaile guztiak laguntza beharrean dauden parte-hartzaileei edota ANTOLAKUNTZAri laguntzera behartuta daude. Kasu hauetan aurreneko egin beharra behar duenari laguntza eskaintzea izango da eta ondoren ahalik eta azkarren ANTOLAKUNTZAri berri ematea. Arau hau ez errespetatzea parte-hartzailea kanporatzeko nahikoa arrazoi izango da.
14.1 Erantzukizuna
ANTOLAKUNTZAren ardura izango dira ibilbidean zehar gertatzen diren istripuak baldin eta ez badira parte-hartzaileen erruagatik edo utzikeriagatik gertatuak. Kasu hauetan parte-hartzailea bere buruari eta besteei egindako kalteen erantzule egingo da. Errepideko zatietan zirkulazio arauak errespetatu behar dira beti.
ANTOLAKUNTZAk ez du bere gain hartuko ANTOLAKUNTZAk kontratatutako aseguruaren estalduraz gaindiko, partaide, laguntzaile edo ikusleei gerta dakizkiekeen kalteen (galdu, lapurtu, puskatu... ) ondorioz egindako erreklamazioen erantzukizunik.
Parte-hartzaile guztiek beren borondatez eta norbere arduraz parte hartzen dutela ulertzen dute. Horregatik, partaideek eta beren oinordekoek, erantzukizun zibilari dagokionez, antolaketaz arduratzen diren erakundeak, laguntzaileak, babesleak zein beste partaideak ez salatzea eta kargu horietatik guztietatik libre uztea onartzen dute.
14.2 Galdutako objektuak
Kontsignan azaltzen diren objektuak 20 egunez gordeko ditu ANTOLAKUNTZAk.
Epe honetaz kanpo, ANTOLAKUNTZAk ez du erreklamaziorik onartuko
Izena emateak berekin dakar parte-hartzailearen berariazko baimena, ANTOLAKUNTZAk duen bere
irudi pertsonala (ekitaldian zeraman kirol-jantziarekin) edozein gailuren bidez erabili eta
erreproduzitzeko.
Irudi pertsonal horien helburu bakarra Lasterketa sustatzea da, eta, horretarako, informazio hori
sare sozialen, komunikabideen, publizitate-hesien, beste edozein euskarriren eta abarren bidez
zabaldu daiteke.
Kontuan izan behar da lasterketa espazio publikoetatik igarotzen dela,
eta bertaratzen den jendeak edo beste komunikabide batzuek ere hartu ahal izango dituztela parte-hartzaileen irudiak.
Indarrean dagoen Datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuko da. Inola ere ez dugu partekatzen informazio pertsonala, ez bada interesatuaren baimenarekin.
Behar izanez gero ANTOLAKUNTZAk araudi hau edozein momentutan aldatu, hobetu edo zuzendu dezake.
Izen-ematea egiteak partaidea araudi eta bere edozein aldaketarekin ados dagoela adierazten du.
Araudiak aldaketa izan ditzake, beraz www.utterronka.com webgunean egongo da beti araudiaren azken bertsioa. Lasterkariaren ardura izango da araudi hau berrikustea.