TOLOSALDEA UTT ERRONKA
Aurrekaririk gabeko ultra
2025eko irailaren 13an,Euskadiko mendi lasterketaren bihotzak, inoiz baina indartsuago egingo du taupa Tolosaldea Ultra Trail Erronkaren (UTT Erronka)ren iritsierarekin. 77km-ko luzeera eta 4.600 m-ko desnibel positiboak dituen lasterketa, non bere lehenengo ekitaldian, EMF-ak (Euskal Mendi Federazioak) antolatzen duen Euskal Herriko Ultra Kopako finala izango den.).
Ultra hau, ez da lasterketa bat soilik; Tolosaldeako inguru ezezagunak ezagutzeko aukera emango duen ibilibide izugarri bat baizik. Korrikalari bakoitzak bere onena ematea behartuko duen erronka bat izango da eta aurkezpen egunetik, korrikalari, babesle eta jarraitzaile askoren interesa sortu duen lasterketa izan da.
Izen emateak irekiak daude dagoenekoeta dortsalak mugatuak dira. Distantziak luzeak gogoko baldin badituzu eta baita haunditasun DNArekin jaio diren lasterketak ere, orain da izen emateko unea.Hau hasiera besterik ez da.
Arima eta historia berezia duen proiektua

UTT Erronka are bereziago egiten duena, bere jatorria da. Lasterketa hau David Delgadoren omenez izango da, nork mendiko lasterketak maite zituen eta Tolosaldeko mendiak ultra distantziako erronka handi batean batzea amesten zuen. Bere ideia alde batera geratu zen pandemiaren ondorioz eta baita mendian jasan zuen istripu larri batean bizia galdu ostean. Gaur egun, bere ondareak bizia hartu du ekitaldi honekin, historia egitera datorren errealitate bihurtuz.
Ekitaldi hau bere zailtasun fisikoengatik ez ezik, bere ikuspegi eta balioengatik ere nabarmentzen da. Parte hartze jendetsua bilatzetik urrun, 450-500 korrikalariramugatu ditu antolakuntzak izen-ematea, kalitate handiko ekitaldi iraunkorra bermatuz. Gainera, lasterketa bi formatutan egin daiteke:
✅ Bakarka erronka pertsonala bilatu nahi duenarentzet.
✅ Binaka erreleboetan Emakumezkoen, gizonezkoen eta mistoa kategoria
Gainera, ekitaldiak sortzen duen edozein irabazi ekonomiko, helburu solidarioetara bideratuko da, komunitatearekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa berretsiz.
Herrialdeak eta mendiak lotzen dituen ibilbidea
Tolosaldea Ultra Trail Erronka ez da iraupen proba bat bakarrik, eskualdeari eta bertako paisaiari omenaldia baizik. Bere ibilbidean, korrikalariek 11 gailur gaindituko dituzte:: Loatzo, Uzturre, Belabieta, Urdelar, San Lorentzo, Ipuliño, Erroizpe, Otsabio, Intxurre, Ubeltz eta Erniozabal.Mendiak ez ezik, eskualdeko zortzi herriak ere zeharkatuko dituzte:: Irura, Berastegi, Elduaien, Gaztelu, Lizartza, Altzo, Alegia eta Albiztur, bertako nortasuna eta aberastasun naturala sustatuz.